top of page

Olarizuko baratzara joan

Astelehenean Olarizuko baratzara joango gara.

Ekintza honetan gurasoen laguntza izango

dugu, gurekin etorriko direlako baratzak

ezagutzera. Han, berotegiak ikusiko ditugu eta azalduko digute nola hasten diren elikagaiak.

 

Hainbat motatako elikagaiak ikusiko ditugu, adibidez: tomateak, porruak, marrubiak, patatak, azenarioak...

 

Berotegi guztiak ikusi eta gero, ume bakoitzak bere letxuga landatuko du loreontzi batean etxera eramateko.

 

Oharra: egun honetan mendiko botak eta arropa aproposa eraman behar dute.

 

bottom of page