top of page

NON GAUDE?

 

Salburua, Gasteizko ekialdean eraikita dagoen auzo bat da. XXI. Mendearen hasieran dago eraikita, beraz oso auzo berria eta gaztea da. Auzoa Luxemburgo kalea hiribideak osatzen duen ardatzaren inguruan dago eraikita. Auzoaren ondoan, Arantzabela eta Aranbizkarra auzoak ditu eta hegoaldean, Santo Tomas eta Ibaialde. Iparralde eta ekialdetik aldiz, Salburua parkea osatzen duten hezeguneekin egiten du muga. 

    

Gure eskola, Ipotx Haur eskola, Salburua parkearen ondoan kokatuta dago. Haurrentzako leku aproposa dela uste dugu  eta fabriketatik urrun dagoen auzoa denez, kutsadura gutxiago dago, beraz haurrek haize garbiagoarekin haziko dira.

   

 Gainera, oso auzo berria denez, hazten ari denez eta bertan bizi diren familiak gazteak direnez, auzoan beste batzuetan baino ume gehiago egongo dira eta haientzako baliagarria izango litzateke etxe ondoan eskola bat izatea. 

bottom of page