top of page

Hainbat ikastaroak egin ditugu ikt-en inguruan eta oso aproposa iruditzen zaigu zuekin partekatzea. Beraz, 3 artikulu ezberdinen laburpenak txertatu dugu zuek ikusteko. 

Espero dugu baliagarriak izatea!

​

​

EMOZIOAK: EMOZIORIK GABE EZ DA HEZKUNTZARIK 

 

   Gero eta jende gehiago Internetekin bere emozioak idazten edota partekatzen dituzte argazki, bideo eta blogen bidez.

 

   Gehienetan kontziente egiten dugu baina beste batzuetan, gustuko daukagun zerbait besteekin partekatzen dugu, guregan zer edo zein emozio eragiten dizkigun jakin gabe.

 

  Lehen esan bezala sarean, aurkitu ditzakegu argazkiak, iragarkiak, bideoak... Emoziak sorrarazten dizkigunak eta horiek kontuan hartu behar ditugu batzuetan arriskutsuak izan daitezkeelako. 

Internet bidez,  umeekin esperimentu batzuk aurrera eraman dira, haien artean Sugata Mitra erakusten digu bizi izan dituen esperientzia batzuk munduko leku ezberdinetatik: Nueva Delhin, Sudafrikan eta Italian. Berak erakusten digu nola sartzen diren umeak internetera modu ez gidatu batean eta zeintzuk diren haien emaitzak.

 

  Gizon horrek daukan esperientzia garrantzitsuena “amonaren metodoa” da. Espresio honen atzetik doana izango zen pertsonei animatzea zerbait egiten ari diren bitartean. 

Bestalde, interneteko beste alderdi batean arreta jarriz,  sarean hainbat joku mota aurki ditzazkegu gaiarekin erlazionaturik daudenak eta emozioak kontrolatzen eta ulertzen laguntzen digutenak:

 

1- Lehiakorrak direnak (Agon): norberaren mugekin, autoestimarekin eta porrot eta akatsen ikaskuntzekin eta garaipenekin lotuta daude.

2- Simulaziozkoak direnak (Mimicry): joko hauek errealitatetik banatzen gaituzte eta beste errealitate batean murgiltzen gaituzte eta horrela denboraldi batean beste mundu batera eramaten gaituzte ilusiozkoa eta itxia dena.Mundu errealetik urruntzea, fiktiziozko mundu batera sartzeko aukera ematen dutenak.

3- Zorizkoak direnak (Alea): zorian oinarritutako jokuak.

4- Bertigokoak direnak (Ilinx): egoera limiteak bizitzean datza, errealitatetik urrunduz eta gure buruak frogatuz egoera arriskutsuak esperimentatzen.

 

  Jokoez gain, beste programa batzuk ere badaude  emozioak kontrolatzen dutenak.

 

  Ariel programa esaterako ikasleak era egoki batean orientatzeko eta laguntzeko sistema egokia da. Progama honek, irakasgai batzuentzako erantzunak ematen dituen sistema bat da. Nahiz eta Arieli milaka galderak aipatu, ez da inoiz nekatzen edo haserretzen eta beti erantzuteko tonu berdina erabiltzen du. Beraz, ikasleak sistema horretara jo dezakete irakasgai konkretu horren zalantzak argitzeko edota irakasgaietako edukiak errepasatzeko. Horrela, irakasleek erantzun beharko lituzketen milaka galdera horiei modu egoki eta egoera emozionalak neutro batean erantzungo ditu Arielek egoera emozionala aldatu barik. Gainera galdera guztiei momentuan erantzunda ikasleengan frustrazioak ekidituko dira.

 

 

 

 

​​

Nahi izanez gero, hemen jarri dugu bideo bat Ariel programari buruz.

Artikulu interesgarriak

bottom of page